06/04/2019
Dinamoa Sormen Gunea egokitzeko lanak bukatzear ditugula, gaur goizean Azpeitiarrek sormen gunea osatuko duten espazioak ezagutzeko aukera izan dute Kultur Mahaiak antolatutako bisita gidatuetan.
Oso pozik gaude gure lanak jaso duen harreragatik. Eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Kultur Mahaiari eta, bereziki, obra zuzendaritza gurekin partekatu duen Jon Esnaola arkitekto teknikoari, eta udaleko eta kultur mahaiko arduradun eta teknikariei.
Loteka egindako lanak izan dira; gisa honetako lanak beste era batera, ekonomia eta erosotasun hutsak baino irizpide zabalagoekin eta ahal den neurrian tokiko enpresa txikiei aukerak emanda egin daitezkeela argi gelditu da, erakunde publikoen inplikazioa dagoenean.
Loteka eraikitzeak ahalegin berezia esakatu digu parte hartu dugun denoi: eskerrik asko Larrañaga Igeltseritza, Aluminios Azpeitia, Arrasate Muntaiak, Construcciones Urbitarte, Lankor, Zuhaizki aroztegia, Igartua burdindegia, Epi Kristaldegia, Gasan, Inelco, Giroa, Iturralde iturgintza, eta Oronari. Eta eskerrik beroena lan hau altxatu duzuen langileoi: Asier, Josu, Jose, Peio, Goyo, Anartz, David, Iker, Vitor, Antonio, Poli, Aitor, Mikel, Avelino, Arantza, Miren, Eugenio, Pepo, José, Alberto, Oscar, Aitor, Leire, eta beste hainbat... plazerra izan da, hurrengora arte!